XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer, Katalin -amak niri, sukaldean mahaira jarrita geunden bitartean. Etxea, bederen, gustokoa duzu...

Baietz erantzutekotan egon nintzen, baina deliberatua nintzenez iritzia ez mudatzera, nahiago izan nuen kontentagaitz agertu.

- Ez dago gaizki, baina hobeki egonen ginateke nik dakidan beste toki batean. Gainera, ez dakit Mikeltxok zergatik lo egin behar duen Garazi eta biokin.

Gurasoek hasperen egin zuten, etsita.

Ailegatuak ginenetik hiru aldiz azaldu zidaten etxeko hiru ganbaretatik bat aitak lan egiteko zela eta, beraz, gela bakarra gelditzen zela gu hirurendako.

Bazkalondoan, aitak ordenadorean hasi nahi zuen eta amak, berriz, etxea pixka bat antolatu.

Beraiek proposatu ziguten bizikletaz bueltaxka bat egitea herriraino, bidean kasu emateko baldintza bakarrarekin.

Garazik eta biok, besterik ezin egin-eta, pilotan aritzeko palak eramatea erabaki genuen.

Garazi eta biok gogoko dugu palan aritzea.

Ikastolan maiz aritzen gara gelako mutilen kontra eta, nik erratea gaizki badago ere, ez gara batere gaizki moldatzen.